Igorot Filipinetako Luzon uharteko iparraldeko mendietan bizi den herria da, gaur egun arte beren erlijio eta antzinako ohiturak gorde dituena. Igorot batzuk mendi-magaletako basoetan bizi dira, baina gehienak mendi-gainetan eta zelaietan. 1975ean 478.000 lagun bizi ziren lurralde horietan. Filipinar hizkuntzetako Luzongo saileko iparraldeko hizkuntza da igorotena. Etnologoek 10 talde bereizi dituzte igoroten artean.